Author

Topic: Euskara (Basque) (Read 1043 times)

legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
November 15, 2024, 12:49:24 PM
#29
LoyceVren heldu-berrientzako gida Trust sistema behar bezala erabiltzeko

Egilea: LoyceV
Haria ingelesez: LoyceV's Beginners guide to correct use of the Trust system

..................................

Irudietako bat ere ez da erakusten. Dena apurtuta dago!

Bai, egia da DS, baina horrela zeuden originalean ere.

Hala eta guztiz ere, mila esker zure kezkaren berri emateagatik. Poztuko zaitu jakiteak orain dela bi egun eguneratu dituztela argazkiak, eta automatikoki konpondu dela testua horrezkero Smiley
sr. member
Activity: 322
Merit: 318
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>BAN
November 11, 2024, 11:15:47 AM
#28
LoyceVren heldu-berrientzako gida Trust sistema behar bezala erabiltzeko

Egilea: LoyceV
Haria ingelesez: LoyceV's Beginners guide to correct use of the Trust system

..................................

Irudietako bat ere ez da erakusten. Dena apurtuta dago!
legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
November 10, 2024, 01:05:46 PM
#27
LoyceVren heldu-berrientzako gida Trust sistema behar bezala erabiltzeko

Egilea: LoyceV
Haria ingelesez: LoyceV's Beginners guide to correct use of the Trust system



Oraindik ikusten ditut erabiltzaileak, kontu altuetakoak barne, Trust sistema txarto erabiltzen dutenak. Trust sistema ondo funtzionatzeko, ez-zentralizatuta izanik, ezinbestekoa da ahalik eta erabiltzaile gehienek ulertzea "feedback" eta "Trust list" arteko aldea. Hala eta guztiz ere, foruak "Trust" hitza erabiltzen du bientzat.

Sistema guztiz ulertzen duzunean, berebizikoa da erabiltzen hastea:
  • Zerbait erosi ero saldu zenuen zure dirua arriskatuz? Utzi feedbacka!
  • Hainbat kontuetan Trust feedback ona uzten zuen erabiltzailerik ikusi duzu? Gehitu zure Trust zerrendara!
Edonork utz dezake feedback, eta edonork pertsonalizatu dezake bere Trust zerrenda!

Baina lehenik, segi irakurtzen, eta ziurtatu horien arteko aldea ulertzen duzula.

Honako hau heldu-berrientzako gida denez, bakarrik aipatuko ditut alderik garrantzitsuenak. Ezin ditut detaile guztiak hemen aipatu, baina detaile guztiak ez ezagutu arren, jende askok hobe dezake Trust sistema erabiltzen duen modua.

TrustTestUser Sortu nuen pantaila kapturak eta estekak sortzen laguntzeko. Mesedez, ez utzi feedback ona nire alt kontuan horregatik, ez dut kontu hori beste ezertarako erabiliko.



Ez konfunditu Trust zerrenda feedbackarekin
Trust feedback: feedback utzi fidatzen Karen pertsonei edo fidatzen ez zarenei. Edo utzi komentario neutroak.
Trust zerrenda: jende zerrenda, non hor dagoen zentzuaz fidatzen zaren (username) edo ez fidatzen zaren (~username).



Trust feedback
Trust feedback (Positiboa/Neutrala/Negatiboa) zure bested fidagarritasunari buruzko iritzia aditzera emateko erabili daiteke; hots, zure dirua utzi diozu edo utziko zenioke?

Non aurkitu: Klikatu erabiltzaile baten izenean bere profilera joateko, gero klik Trust bere Trust historikoa ikusteko (foruaren zein tokitan zauden arabera, bere izenaren azpian ere ikusi ahal izango duzu).
Klik egin ondoren, erabiltzailearen Trust historikora helduko zara. Irakurri deskripzioa arretaz:
      New feedback loading...
Ikusiko duzunez, Positiboen, Neutralen eta Negatiboen arteko deskripzioak desberdinak izango dira orain dela 4 hilabetekoekin konparatuta: hori aldatu zen Trust Flag deritzonak sortu zirenean.

Positiboa (+1 ikusten dena)
  • Tratu txikia egin bazenuen norbaitekin, feedback positiboa merezi ez duena.
  • Diru mordoa arriskatu zenuen tratua egin bazenuan norbaitekin, eta dena ondo atera bazen, horrek feedback positiboa merezi du.
  • Norbait mutiko (edo neskato) jatorra bada, horrek ez du feedback positiboa merezi.
  • Norbait fidagarria dela uste baduzu, nahiz eta berarekin traturik ez egin, horrek ere feedback positiboa merezi du.

Neutrala (=1 ikusten dena)
  • Feedback neutrala erabili norbait fidagarria den edo ez den adierazteko. Hori feedback ona izan daiteke, adibidez, norbaitek lagundu dizunean.
  • Feedback neutrala galiogabetuta dagoela Bitcointalken deritzot. Lanabes ona da arazoak leuntzeko ondorio latzak saihestuz. Mesedez, erabili beharrezkoa denean.

Negatiboa (-1 ikusten dena)
  • Norbait iruzurtia dela uste baduzu, edo norbait iruzurrean aritzeko arriskua duela uste baduzu, horrek feedback negatiboa merezi du. Mesedez, frogak eskeini.
  • Norbait gorroto baduzu eta troll hutsa bada, horrek ez du feedback negatiboa merezi.

Emaitza mota bakoitzeko feedbacka jaso ondoren:
      +1 / =1 / -1 loading...

Komentarioak
Deskripzio argia idatzi. Ahalik eta motzena, gauzak utzi gabe. Zure komentarioa luzeegia bada, sortu gai berria Reputation edo Scam Accusations ataletan horri buruz hitz egiteko.
Saiatu objektiboa izaten. Gertaeretan baino ez bazara oinarritzen, jendeak zure feedbacka serio hartzeko probabilitatea handiagoa izango da insultatzen hasten bazara baino.

Erabili Erreferentzia estekak
Erreferentzia esteka batek informazio gehiago ematen du Feedback bati buruz. Hori oso erabilgarria da besteok baloratzeko zure epaia ona edo txarra den.
Webpage archive erabili dezakezu frogak mantentzeko zure erreferentzia esteketan beharrezkoak direnean.

Handiena izan!
Botere handiak errespontsabilitate handia behar du
(anonimoa). Bereziki DefaultTrust zerrendan zaudenean (edo DefaultTrustean egon nahi baduzu etorkizunean), ez zenuke botere hori (txarto) erabili behar feedback (negatiboa) uzten norbaitek gustoko ez duzun zerbait egiten duenean. Zure Sent feedback izango da besteek erabiliko dutena bere balorazioetarako.
Norbait Interneten zurekin gogaikarria bada: boo fucking hoo! Ignore botoia sakatu, eta ahaztu.

Feedback ezabatu
Feedback ezabatu dezakezu erabiltzailearen Trust historikoan. Zuk utzitako feedback gustiek esteka daukate horiek (Ezabatzeko):
      Trust summary for TrustTestUser loading...
Mesedez, ezabatu feedbacka erabilgarria ez denean. Adibidez, aldatu dezakezu hasiera batean negatiboa zen feedbacka neutralera
 egoerak hala eskatzen duenean. Egoera kontrakoa bada, nire aholkua da feedback neutral zaharra uztea, eta feedback negatibo berria sortzea.

Egin eta saihestu beharrekoak
  • Ez utzi feedback positiboa zure alt kontuan (erabili komentario neutralak horretarako).
  • Ez utzi feedback negatiboa norbaitek foruko arauei muzin egiten dienean. Kasu horietan, erabili Report to moderator arauak ukatu badira.
  • Utzi elkarrekiko feedback neutrala zure alt kontua(k) zein(tzuk) d(ir)en jakinarazi nahi baduzu.
  • Ez utzi feedback (negatiboa) besteak zigortzeko.
  • Ez utzi feedback (positiboa) bakarrik norbaitek zuri utzi zizulako.

Horiek bakarrik orokorreko gidalerroak dira
Trust ez dago moderatuta, baina nola erabiltzen duzun zure "bisita txartela" da komunitatean. Bakarrik erabili goiko gidalerroak. Portaera ona zein den ikusteko dira, eta zure buruari galdetzeko feedback utzi baino lehen: "Nire feedbacka Bitcointalk leku hobea izaten lagunduko du? Eta negatiboa bada: merezi ote du norbaiten kontua suntzitzea eta bere reputazioa horregatik?". Feedback positiboa edo negatiboa ez badaude justifikatuta, feedback neutrala utzi.

Trust Flags
Ez ditut hemen Trust Flags azalduko hemen (momentuz). Garrantzitsuena Trust Flags deritzonak sortu, babestu edo kontraesanean ipintzeko zer ipintzen duen ondo irakurtzea da klik egin baino lehen. Zerbait ez badago ondo, ez babestu!



Trust zerrenda
Baliozko feedbacka uzten duten erabiltzaileak gehitu beharko zenituzke eta Trust zerrenda sendoa eduki, eta balio gutxiko feedbacka uzten duten erabiltzaileak kendu.
Horrek esan nahi izango du zure Trust zerrendak islatuko duela nola baloratzen duzun beste erabiltzaileen zentzua besteei buruz, eta ez horietaz fidatzen zaren edo ez (zure diruarekin) edo traturik egin zenuen.
Erabiltzaile guztiak animatzen ditut Trust zerrenda propioa sortzera! Baina, hori elin baino leen, mesedez, segi irakurtzen zer esan nahi duen ulertzeko.

Non aurkitu: Klick erabiltzaile baten profilean, gero click Trust, eta click Trust settings.
DefaultTrust uztea gomendatzen dut zerrendan DT1 eta DT2 erabiltzaileen feedbacka ikusteko.
Edozein erabiltzaile gehitu dezakezu bere izena idatziz Trust zerrendan. Eta gauza bera egin dezakezu erabiltzaileak kentzeko, "~" ipiniz izenaren aurrean
Amaitu duzunean, klik Update. Adibidea:
      Trust list loading...
Goiko adibidean, ikusiko duzu cryptohunter kendu dudala, eta guitarplinker eta NLNico gehitu situadla. DefaultTrust oraindik nire Trust zerrendan dago. Egiten ari zarena jakin ezean, Trust depth 2 zenbakian utzi beharko zenuke.

Trust zerrenda sortzeak suposatzen duena
Erabiltzaileak zure Trust zerrendan gehitzea ondorio handiak dauzka fidatzen zaren erabiltzaileek (Depth 0) nortaz fidatzen direnetaz fidaraziko zaituztelako (Depth 1), eta horiek nortaz fidatzen direnak ere (Depth 2) (ikusi detaileak ez heldu-berrientzat).
Trust zerrenda pertsonalizatua daukazunean, emaitza desberdinak ikusiko dituzu Trust zerrenda orokorra duten beste erabiltzaileekin konparatuta. Beti idatzi dezakezu ;dt edozein URLean forua hasierako Trust zerrenda izango bazenu bezala ikusteko (ikusiadibide hau).

Zerrenda publikoa
Kontuan hartu Trust zerrendak publikoak direla: theymos astero argitaratzen du zerrenda bat, nire Trust list viewerrerako erabiltzen dudana. Zerrenda historikoak uzten ditut (38 astekoak gutxienez). Lanabes hori erabili dezakezu, zein erabiltzailek merezi duen zure Trust zerrendan sartzea jakiteko.
Ez dut daturik ezabatzen: zure erabakiak ikusgarri izango dira aldaketak egin ondoren; hortaz, pentsatu ondo gin baino lehen.

Egin eta saihestu beharrekoak
  • Ez gehitu norbait zure Trust zerrendan bakarrik berean gehitu zintuelako.
  • Ez kendu besteak Trust zerrendatik zigortzeko. Ondo dago norbaiten ustea segitzea, zurea segitzen ez duen arren.
  • Ez gehitu inor zure Trust zerrendan berarekin traturik egin duzulako. Nahiz eta diruarekin horretaz fidatzen zaren, horrek ez du esan nahi besteengan duen usteaz ere fidatu beharko zinenik. Hori uste dut dela Trust zerrendetan akatsik ohikoena!
  • Ondo dago zure alt kontuak zure Trust zerrendan sartzea. Horrek esan nahi du horren bidez uzten duzun feedbackaz fidatzen zarela. Adibidez:
    Quote
    hilariousandco Fidatu erabiltzaile hauen usteaz:
    7. hilariousetc (Trust: +3 / =1 / -0) (1725 Merit earned) (Trust list) (BPIP)
  • Ez gehitu zure kontu nagusia zure alt kontu(et)an. Horrek DT1-voting mekanismoan ondorioak izan ditzake, eta gida honetako atala ez den arren, txarra da.



DefaultTrust
DefaultTrust (edo DT) Trust sakontasun maila desberdinak ditu, eta 2 sakontasunean dago aldatu ez den kasuetan. Horrek esan nahi du DT1 eta DT2 erabiltzaileek utzitako feedbacka erabiltzaile guztiei eskaintzen zaiela. Ez kezkatu horretaz oraingoz, ez da idazki honen kezkarik handiena.
Zuk utzitako edozein feedbacka beti erakutsiko zaizu Trusted bezala. Baina beste erabiltzaileen Trust konfigurazioaren arabera erakutsiko zaie Trusted bezala edo ez haiei.

DT1 bozketak
Zenbait kriterioren arabera (idazki honetan ez ditugunak aipatuko), zure Trust propia sortzeak DT1-erabiltzaileak bozkatzea utziko dizu, edota zu zeu DT1 hautatua izatea. DT1ean zaudenean, Zure DT2 zerrendan sartutako erabiltzaileak DT2ra helduko dira, eta horrek esan nahi du haien feedbacka ere eskeiniko dela orokorrean. Hori ardura handia da, baina zuk (eta erabiltzaile gehienek ere) Trust ondo erabiltzen duten einean, bozkapen sistema ondo funzionatu beharko luke nahiz eta zuk guztiz ez ulertu.





Itzulpena AoBTren eskutik:

legendary
Activity: 1680
Merit: 6524
Fully-fledged Merit Cycler|Spambuster'23|Pie Baker
September 07, 2024, 05:28:52 AM
#26
Bitcoin bloke arakatzaile erabilgarrien zerrenda

Egilea: Gazeta_Bitcoin
Haria ingelesez: List of useful Bitcoin block explorers

Eskerrik asko itzulpen berri honengatik Porf! 1miauren gai zahar hau oso erabilgarria dela usted dut, Bitcoin arakatzaile zerrenda eguneratua baitauka. Eskaintzen duen informazioa baliogarria da, iradokizunak idatzi baitira arakatzaile bakoitzeko, baina baita .onion eta zerrendatik ezabatu zirenentzako, zergatik ezabatu ziren azalpenez aparte. Hemen aurkezten diren arakatzaileak mota horretako zerbitzu berriak bilatzen dituztenentzat interesgarriak izan daitezkela deritzot, eta ziur nago gutxienez euren beharrak asetzeko kapaza den arakatzaile berri bat aurkituko dutela.
legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
September 02, 2024, 06:31:59 AM
#25
Bitcoin bloke arakatzaile erabilgarrien zerrenda

Egilea: Gazeta_Bitcoin
Haria ingelesez: List of useful Bitcoin block explorers




Oharra: gai hau 1miauk sortu zuen. Halere, elkarrekin eskatu ostean, 2023ko abenduaren 18an theymosek jabetza aldatu eta niri eman zidan. Informazio hay 1miauk ere baieztatu zuen hemen.



Bitcoin arakatzaile famatuenetariko batzuk zerrendatu ditut, eta kolumna bat sortu posible diren funtzionalitateak gehitzeko, adibidez SegWit bech32 helbide natiboak erakusteko edo Segwit P2SH nested helbidetatik ateratzen diren transakzioak identifikatzen laguntzeko. Azkenik, nire ikuspuntua eman dut, zein erabilgarri den bloke arakatzaile bakoitza baloratuz. Balorazio hobeak arakatzailea osoagoa dela esan nahi du.

Bitcoin bloke arakatzailea*:

Izena (esteka)¿Bech32 / Bech32m (P2TR) erabil daitezke?¿SegWit (P2SH) identifikatzen du?**Erabilgarritasuna (balorazio subjektiboa) Tongue ***¿JS gabe funtzionatzen du?Nork baloratua
______________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Blockchair.comBai (09/2019) / Bai (05/2022)Bai (09/2019)8 / 10 PuntuBai1miau
Trezor Bitcoin ExplorerBai (11/2019) / Bai (05/2022)Bai (11/2019)7,5 / 10 PuntuPartzialki****Saint-loup
mempool.spaceBai (10/2020) / Bai (05/2022)Bai (10/2020)7,5 / 10 PuntuEzSFR10
OKLinkBai (08/2022) / Bai (08/2022)Bai (08/2022)7,5 / 10 PuntuEzSFR10
bitaps.comBai (09/2019) / Bai (05/2022)Bai (09/2019)7 / 10 PuntuEz1miau
BTC.comBai (09/2019) / Bai (05/2022)Bai (09/2019)7 / 10 PuntuEz1miau
chainflyer.bitflyer.jpBai (12/2019) / Bai (05/2022)Bai (12/2019)7 / 10 PuntuEzAlveus
BitcoinWho'sWhoBai (09/2022) / Bai (09/2022)Bai (09/2022)7 / 10 PuntuEzGazetaBitcoin
BitcoinExplorerBai (08/2022) / Bai (08/2022)Bai (08/2022)7 / 10 PuntuPartzialki****SFR10
bitqueryBai (09/2022) / Bai (09/2022)Bai (09/2022)7 / 10 PuntuEzRizzrack
TokenViewBai (09/2022) / Bai (09/2022)Bai (09/2022)7 / 10 PuntuEzajiz138
BitInfoChartsBai (09/2022) / Bai (04/2023)Ez (09/2022)7 / 10 PuntuPartzialki (ikusi iruzkinak)ajiz138
3xplBai (05/2024) / Bai (05/2024)Ez (05/2024)6,5 / 10 PuntuBaiSFR10
SoChainBai (09/2019) / Bai (05/2022)Bai (09/2021)6 / 10 PuntuEz1miau
Blockcypher.comBai (09/2019) / Bai (05/2022)Bai (04/2023)6 / 10 PuntuPartzialki****1miau
cryptoIDBai (12/2019) / Ez (10/2022)Bai (12/2019)6 / 10 PuntuEzSFR10
CoinExBai (09/2019) / Ez (10/2022)Ez (09/2019)6 / 10 PuntuEz1miau
BtcscanBai (08/2022) / Bai (08/2022)Bai (08/2022)6 / 10 PuntuBaiSFR10
Blockchain.comBai (11/2019) / Bai (10/2022)Bai (12/2019)5 / 10 PuntuPartzialki****1miau
BitcoinBlockExplorerBai (08/2022) / Bai (08/2022)Ez (08/2022)5 / 10 PuntuEzSFR10
jonasschnelliBai (01/2024) / Bai (01/2024)Bai (01/2024)5 / 10 PuntuPartzialki****SFR10
AtomicBai (08/2022) / Bai (08/2022)Bai (07/2024)4,5 / 10 PuntuPartzialki****SFR10
LearnmeabitcoinBai (10/2022) / Bai (07/2024)Bai (05/2024)4,5 / 10 PuntuPartzialki****SFR10 [Leen honen eskutik:ajiz138]
YoghBai (10/2022) / Bai (10/2022)Bai (04/2023)4 / 10 PuntuEzajiz138
Blockexplorer.oneBai (12/2019) / Bai (10/2022)Ez (12/2019)3 / 10 PuntuEzLTU_btc
BlockpathBai (12/2019) / Bai (05/2022)Ez (12/2019)3 / 10 PuntuEzSFR10
AnonTransferBai (10/2023) / Ez (10/2023)Ez (10/2023)2 / 10 PuntuEzSFR10
BlockstreamBai (11/2019) / Bai (05/2022)Bai (11/2019)2 / 10 Puntu?pooya87
InsightBai (12/2019) / Bai (05/2022)Ez (12/2019)1 / 10 PuntuEzSFR10
Walletexplorer.comBai (09/2022) / Bai (05/2022)Ez (09/2019)0 / 10 PuntuBai1miau


*Taula berrikusi ostean, oso aldaketa gutxi egin ditugu eta ikerketa egin ostean, aldaketa hauek egitea adopt dugu.
Taula zaharra hemen aurkituko duzu.


**"3"z hasten diren BTC helbideak ¿zer dira? azalpen laburra (ingelesez).


***Sagua balorazio bakoitzaren gainetik mugitu eta sinbolo bat aterako da non ikusi ahal izango dituzun kideen iradokizunak bloke arakatzaile bakoitza gomendatuz. Iradokizunen formatua SFR10k gomendatu zuen hemen.


****Elementu batzuk ez dira erakusten edo ez dute ondo funtzionatzen, baina gehienek ondo funtzionatzen dute.

PrivacyGk zerrenda egin du goian Java Script gabe funtionatzen duten Bloke Arakatzaileekin. PrivacyGren ekarpena hemen aurkitu dezakezu gaiari buruz gehiago jakiteko.











Ezabatutako Bloke Arakatzaileak

Gure zerrendatik ezabatu ziren bloke arakatzaile guztiak.

Izena (esteka)¿Bech32 / Bech32m (P2TR) erabil daitezke?¿SegWit (P2SH) identifikatzen du?**Erabilgarritasuna (balorazio subjektiboa Tongue) ***¿JS gabe funtzionatzen du?Nork baloratuaEzabatzeko arrazoia
___________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Learnmeabitcoin (10/2023an ezabatua)Bai (10/2022) / Ez (10/2022)Ez (10/2022)5 / 10 Puntuajiz138Inaktiboa
CoinCap (10/2023an ezabatua)Bai (10/2020) / Ez (10/2022)Ez (10/2020)4 / 10 PuntuSFR10Inaktiboa
Localbitcoinschain.com (10/2023an ezabatua)Bai (12/2019) / Ez (10/2022)Bai (12/2019)5 / 10 PuntuSFR10Inaktiboa
SmartBit (2021ean ezabatua)Bai (10/2019)Ez (10/2019)6 / 10 Puntu1miauInaktiboa
Coinmarketcap Block ExplorerBai (09/2019) / Bai (05/2022)Ez (09/2019)4 / 10 Puntu1miauEz du BTCrekin funtzionatzen, bakarrik Binance coin...
Bitcoinchain.com (9/2022an ezabatua)Bai (11/2019) Ez (11/2019) 2,5 / 10 PuntuLafuMantenimendu gabe
Blockexplorer.com (9/2022an ezabatua)Ez (09/2019)Ez (09/2019)1 / 10 Puntu1miauEz Bitcoinekiko
Bitcoin.com (Jabea: BCash), (2021an ezabatua)Ez (09/2019)Ez (09/2019)0 / 10 Puntu (saihestu)1miauEzabatua orain Blockchair webgunera bidaltzen duelako
Crystal Explorer (10/2022an ezabatua)Bai (09/2021) / Bai (05/2022)Ez (09/2021)0 / 10 Puntu (saihestu)SFR10Ezabatua operazioak eten dituelako
Spiral/Blyss (01/2024an ezabatua)Bai (09/2022) / Bai (10/2022)Ez (09/2022)x / 10 PuntuSFR10Ezabatua operazioak eten dituelako
OXT (07/2024an ezabatua)N/A / N/AN/AN/AhugeblackEzabatua operazioak eten dituelako





Inkesta sortu dut (Itzultzailearen oharra: Ingelesezko harian) eta, nahi izanez gero, uzte mesedez botu bat zure arakatzaile gustokoena zein den esanez. Norberak 2 botu ditu, edozein momentuan aldatu ditzakezu, adibidez arakatzaileak aldaketak egiten dituenean eta funtzionalitateak gehitzen/kentzen dituztenean edo offline joaten direnenean.


Beste leku desberdinak / .onion estekak:


LekuaDeskribapenaNork iradokia
________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Blockchairren .onion estekaBlockchairren .onion estekablue Snow
mempool spaceren .onion estekamempool.spaceren .onion esteka20kevin20
Blockchain 3D3D ikusteko tresna ikusgarria (deskarga beharrezkoa da)yazher
TxflowTx fluxuak ikustekoajiz138
http://explorerzydxu5ecjrkwceayqybizmpjjznk5izmitf2modhcusuqlid.onion/ (V3) Deep web arakatzaileakhugeblack
https://github.com/janoside/btc-rpc-explorerNorberak alojatzeko bloke arakatzaileakhugeblack
Timechain CalendarMuestra distintas métricas relacionadas con Blockchainekin zerikusia duten metrika ezberdinak eskaintzen ditu, etorkizuneko Bitcoin blokeen proiekzioakcygan
BitfeedTX IDak eta block heightak bilatzen ditu. Zerikusia duen informazioaren deskonposaketa zuhaitza eskaintzen duSFR10
3xplUI ederra eta tresna askotariko (data pumpak, APIak, gertaerak eta grafikoak) dituen kode irekiko arakatzailea, dena ikertzea gustatzen zaientzatSFR10





Nire zerrendan falta diren Bitcoin bloke arakatzaile onak ezagutzen badituzu, hemen idatzi ditzakezu eta zuzenean baloratu. Hurrengo kodea erabil dezakezu:

Code:
[table]
[tr]
[td]Izena (esteka)[/td]
[td]¿Bech32 / Bech32m (P2TR) erabil daitezke?[/td]
[td]¿SegWit (P2SH) identifikatzen du?**[/td]
[td]Erabilgarritasuna (balorazio subjektiboa) :P ***[/td]
[td]¿JS gabe funtzionatzen du?[/td]
[td]Nork baloratua[/td]
[/tr]

[tr]
[td]________________________[/td]
[td]________________________________[/td]
[td]_________________________[/td]
[td]_________________________________[/td]
[td]____________________[/td]
[td]________________[/td]
[/tr]

[tr]
[td][url=http://xxx]xxx[/url][/td]
[td]Bai / Ez (xx/20xx) / Bai / Ez (xx/20xx)[/td]
[td]Bai / Ez (xx/20xx)[/td]
[td][b][color=black]x / 10 Puntu[/color][/b][/td]
[td][b]Bai / Ez[/b][/td]
[td]Zure izena[/td]
[/tr]
[/table]




Itzulpena AoBTren eskutik:

legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
October 15, 2022, 08:20:12 PM
#24
Laster euskaraldia izango da (hilabete barru).

Euskaraz egiten baduzu, zergatik ez ahobizi moduan parte hartu?


Eta, euskaraz egitea kostatzen bazaizu, baina ulertzen baduzu, parte har dezakezu ere, belarriprest moduan.


Hortaz, aitzakiarik ez dago Tongue benetan nahi baduzu.
copper member
Activity: 1652
Merit: 1325
I'm sometimes known as "miniadmin"
December 02, 2021, 11:32:35 AM
#23
Bihar (berriz), euskara eguna izango da. Plan bereziren bat du inorrek?
legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
December 15, 2020, 01:09:43 PM
#22
----
Txapen kontua nola ibili da urte honetan? EHUn ikasten, euskara irakasgai bezala euki eta ez digute informaziorik bidali... Hortaz aparte, tabernak itxita eta etxetik ateratzeko arrazoi gutxirekin, ez dut aukera gehiegirik izan kaletik erabiltzeko; ea hurrengo urtean gauzak pixkat hobetu diren

PS: hona bidali dizun mezuari lerro pare batzuk gehitu dizkiot
PS2: "Show new replies to your posts" botoia ez duzu gehiegi sakatzen, ezta? Wink


Ba txapena, birusarengatik, aurreko urteetan baino gutxiago ikusi dut, tamalez. Administrazioan baita liburudendetan eta horrelako beste tokietan bai ikusi dut, baina kontuan hartuta leku horietan guztietan urtean zehar txantxangorria daukatela, ez du gehiegi lagundu nik uste.

PS2: "Show new replies to your posts" botoia ez duzu gehiegi sakatzen, ezta? Wink

Cheesy Cheesy Cheesy Cheesy Cheesy Cheesy Ez dut ohitura baina hartu beharko...
copper member
Activity: 1652
Merit: 1325
I'm sometimes known as "miniadmin"
December 10, 2020, 07:00:06 PM
#21
----
Txapen kontua nola ibili da urte honetan? EHUn ikasten, euskara irakasgai bezala euki eta ez digute informaziorik bidali... Hortaz aparte, tabernak itxita eta etxetik ateratzeko arrazoi gutxirekin, ez dut aukera gehiegirik izan kaletik erabiltzeko; ea hurrengo urtean gauzak pixkat hobetu diren

PS: hona bidali dizun mezuari lerro pare batzuk gehitu dizkiot
PS2: "Show new replies to your posts" botoia ez duzu gehiegi sakatzen, ezta? Wink
legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
December 10, 2020, 06:43:23 PM
#20
Pixkat berandu, baina zeozer egin dezute urte hontako euskararen eguna ospatzeko?

Euskaraldian, ahal izan dudanean, euskaraz hitz egiten saiatu naiz. Ez dut txapa ipini, baina dendetan etab. txapa ikusten nuen bakoitzean euskaraz aritu naiz.

Bestalde, (baina hau beti egiten dut) telefonoz zenbaki ezezagun batetik deitzen didaten guztietan euskaraz erantzuten dut. Normalean atzerritarrak dira, zuntza edo sakeleko tarifaren bat saldu nahian, eta azkenean haiexek dira deia mozten dutenak Cheesy. Gixajuak.
copper member
Activity: 1652
Merit: 1325
I'm sometimes known as "miniadmin"
December 04, 2020, 03:42:09 PM
#19
Pixkat berandu, baina zeozer egin dezute urte hontako euskararen eguna ospatzeko?
legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
October 12, 2020, 05:23:36 PM
#18
Eskerrik asko aitorp6, ez nuen telegram kanal hori ezagutzen. Oraintxe bertan sartuko naiz Wink

shewadiwadi, maybe some day we will see a "local", "abertzale" cryptocurrency, but I think it is still very early (if Bitcoin isn't still mainstream, I don't think it would be different in the short term with any nationalistic crypto). IMO, people is not prepared yet, in general, and basque people in particular, the elder specially, are very traditional.
full member
Activity: 434
Merit: 100
July 19, 2020, 03:38:06 AM
#17
Gora!

Ezin naiz momentu hontan euskeraz hitz egiten duen bakarra foro guztian; non sartu zarete besteak? Sad

Berandu bda ere, badugu telegram kanal non kripotxanponei buruz solasten dugun

t.me/bitcoineuskaraz
full member
Activity: 332
Merit: 108
May 14, 2020, 05:06:55 PM
#16
Why don't "abertzele" Basque people issue a nazionalak coin? By this way, you would not have to use european euros and break the pressure under european central bank (spanish too)

I love euskal herria and I had a chance to been in Bilbo. Lovely city, lovely people. In the meantime, most of the basque people are in favor of independence and voting "abertzele" political parties. I do think that, issuing a new "local" cyrptocurrency would help basque people to break their chains in their ways to independent and one Euskal Herria.

I think nationalist parties, such as EAJ-PNV and EH Bildu would support this idea. I think you as a cryptocurrency enthusiasts should carry out this idea and make the topic discuss by Basque society and opinion leaders such as Lehendakari or Arnaldo Otegi etc.

Best regards
copper member
Activity: 1652
Merit: 1325
I'm sometimes known as "miniadmin"
May 10, 2020, 10:50:18 AM
#15
Gora!

Ezin naiz momentu hontan euskeraz hitz egiten duen bakarra foro guztian; non sartu zarete besteak? Sad
newbie
Activity: 238
Merit: 0
July 01, 2018, 09:27:11 AM
#14
I do love the Basque culture as a Southampton Football Club supporter. We share a history with the Basque nation so i guess that where my inclination comes from. Hopefully, someday i will be in the Basque region.
jr. member
Activity: 154
Merit: 3
Staker.network - POS Smart Contract ETH Token
June 27, 2018, 02:27:16 PM
#13
Arrastion! Zelako sorpresa BTCari buruz entzun duten beste euskaldunak ezagutzea!!! Poliki poliki uste dut BTC euskal herriko ekonomian bere garrantzia izango duela.

Besarkada bat eta laster arte!
legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
November 19, 2017, 09:50:30 PM
#12
Bai, DeepOnionen aritzen naiz, baina uste dut zeuk baino gutxiago  Cheesy

Hori da! ea zeozer egiten dugun elkarrekin egunen batean. Proiektu euskalduna!
full member
Activity: 434
Merit: 100
October 11, 2017, 05:03:22 PM
#11
Ados, ez dakit nor den.

Oraintxe ari naiz ikasten zer den samat contracts gauza hori eta nola sortu bat.

Ea egunen baten zerbait egiten ahal dugun.

Portzierto, deeponion foroan ibiltzen zara ere, ezta? zure ezizena ezaguna egin zait!
legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
October 10, 2017, 04:09:41 PM
#10
Ez, neuk programatzen ez dakit. Agian loupek...
full member
Activity: 434
Merit: 100
October 05, 2017, 02:25:04 AM
#9
Nik ez dut problemarik, halaxe uste dut.  Roll Eyes

Momentuz, uste dut gauza aunitz ulertzen ditudala eta ez dut zalantza aunitzik. Hala ere, beti badira gauza batzuk eskapatzen zaizkidanak.

zuek kontrolatzen duzue Ethereum-en kontratuen rollo hori? Erran nahi dut, gai zarete programatzeko kontratu bat? Ba dut ideia bat burutik, eta erotzen ari naiz hainbat tutorialekin
legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
October 04, 2017, 08:11:15 PM
#8
Kaixo aitorp6,

Neu ere pozten naiz beste euskaldun bat ezagutzeaz hemen! Ea gehiago batzen garen hemen eta etorkizunean sailen bat irekitzen diguten!

Arazorik al duzu Ethereum-en kontratuekin? Nik ez dakit gehiegi horietaz oraindik baina badut lagun bat agian lagundu diezazukena. Zerbait konkreturik? ala orokorra da arazoa?
full member
Activity: 434
Merit: 100
October 04, 2017, 03:25:45 PM
#7
Gabon,

Ni ere berria naiz honetan. Uste dut mundu hau berria izatean eta bere hitz teknikoekin hasieran nahiko zaila dela. Baina foroari denbora eskaintzen badiogu zihur nago munduan zartuko garela.

Iepa

Egia da mundu hau oso berria dela eta sartzeko prozedura nahiko zaila dela, batipat kontzeptu aunitz daudelako  eta abatzuk ez dira batere errazak.

Nik azkenean zeozer ikasi dut eta gauza batzuk kontrolatzen ditut. laguntza behar izanen gero idatzi mezu probatu bat eta erantzunen dizut, ahal badut.

Aio
full member
Activity: 462
Merit: 100
October 04, 2017, 03:15:34 PM
#6
Gabon,

Ni ere berria naiz honetan. Uste dut mundu hau berria izatean eta bere hitz teknikoekin hasieran nahiko zaila dela. Baina foroari denbora eskaintzen badiogu zihur nago munduan zartuko garela.
full member
Activity: 434
Merit: 100
September 13, 2017, 04:11:32 PM
#5
Aupa

Ez nekien azpi-foro hau existitzen zela, pozten naiz hemendik euskaldunak ikusteaz. Irudiz momentuz 3 gaude, ea besteren bat animatzen den.

Egia erran nik gutxi daramat mundu honetan, baina hemen nago prest ikasteko eta ahal bada laguntzeko.

Bide batezm ideia para bat dut Ethereumn-en oinarrituta, baina ez dakit nondik hasi.Tutorial batzuk segitu ditut eta ez naiz aklaratzen, gomendioren bat?
legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
September 11, 2017, 05:18:14 PM
#4
Eskerrik asko komentatzeagatik loup, zorte pixka batekin gero eta euskaldun gehiago izango gara foroan eta baliteke toki espezifikoa ere irekitzea guretzat.

Hi shewadiwadi, thanks for posting, I see you are savvy about basque politics, never thought it would be interesting so far as in Turkey. Anyway, the purpose of this thread is to speak about cryptocurrencies and Bitcoin and it is not focused in politics, but thanks again por writing and feel free to post whenever you want.


full member
Activity: 332
Merit: 108
August 14, 2017, 04:57:40 PM
#3
Hello

I am big fan of Euskal Herria and his honorable movement from Turkey. I am interested in Basque culture and independence struggle for nearly 10 years. It has been started with heard news about Batasuna and until today. Now we have EH Bildu Smiley I have deep respect for you guys for all soldiers of Basque Country who have fought for indepedence and freedom.

If anyone here who are involved in Basque Independence Movement, can you send pm me? I want to learn more things about Basque Culture and politics. I have a plan to come and visit Euskal Herria. I need more info and need to talk Smiley

Euskal Presoak Euskal Herria!
Euskal Preso eta Iheslariak!
Gora Euskal Herria Gorria!!!
Gora gu ta gutarrak
full member
Activity: 462
Merit: 100
August 14, 2017, 04:51:48 PM
#2
Egun on guztioi!

"EuskalCoin"-arena oraindik urrun ikusten dut vaina denborarekin nork daki.

Ea mugimendu gehiago sortzen dugun!!
legendary
Activity: 1932
Merit: 2354
The Alliance Of Bitcointalk Translators - ENG>SPA
April 27, 2017, 06:36:50 PM
#1
Web hau bisitatzen dugun euskaldunak batzeko lehenengo toki espezifikoa.

Nork daki, agian "EuskalCoin"-aren sormena eztabaidatzeko lekua izango da hau...

Gora gu 'ta gutarrak!
Jump to: